Project Description

Teklatuak hedapen izugarria izan du jendartean azken urte hauetan. Hori bere malgutasunarengatik eta era askotako soinuak egiteko aukerak eskaintzen dituelako gertatu da. Pianoaren aukera polifonikoak ditu, eta errekurtso sonoro handiak. Horrek denbora gutxian emaitzak onak eta motibagarriak lortzea dakar. Bakarka nahiz taldeetan duen papera oso erakargarria da mundu guztiarentzat eta jende gaztearen artean arrakasta handia izaten du.

Teklatuaren irakasgaiak ikasleei ondorengo gaitasunak garatzea izango du helburu:

  • Instrumentuaren aurrean gorputzaren postura egoki bat lortzea, eskuen bilateralitatea eta independentzia landuz.
  • Instrumentuak eskaintzen dituen aukera ezberdinak ezagutu.
  • Zifratu modernoa ezagutu eta inprobisazioan erabili.
  • Oinarrizko egitura armonikoen bidez teklatuarekin inprobisatzen jakitea.
  • Pop, rock, blues… bezalako musika estiloak ezagutu.
  • Hainbat erritmo eta erritmo osagarriak praktikatu.
  • Lehen irakurketan erreflexuen azkartasuna lortzen joan pixkanaka.
  • Jotzerako orduan trebetasuna eskuratu arazoei ahalik eta errazen aurre egin ahal izateko.
  • Ahotsa, bateria, gitarra elektrikoa edo baxuarekin osatutako talde batean jo. Musikalki elkar ulertzea lantzeko.
  • Ikaslearen gustuaren eta mailaren araberako abestiak eta piezak jo.
  • Eskolako emanaldietan parte hartu bakarka eta bestelako instrumentuekin lagunduta ikasturtean zehar landutako erreportorioa jotzeko.