Ez dago adinik musikaren munduan hasteko. Kansaseko Unibertsitatean egindako ikerketa berri batzuek helduengan musikak duen garrantziaz ohartarazi gaitu. Musikarekin harremanen bat duten pertsonek, entzun egiten duelako edo musika interpretatzen dutelako, beren kideekin harremanak izateko gaitasunean irabazten dute eta ikasteko eta komunikatzeko erraztasuna gehitzen zaie. Ez hori bakarrik, umorea ere hobetu egiten zaie, egoera depresiboetan lagungarri izaten zaie eta min kronikoak arintzen zaizkie.
Horregatik ari gara Amadeus Bilbo Musikan helduekin ere lanean.
- Intrumentuekin musika egiteko dugun aukera zabalaren barruan lekua egiten diegu.
- Kantua
- Musika entzunaldiak: musika hastapenerako ikastaroa.
Musikazalean izanik, entzuteko jarrera aktiboago bat lortu nahi eta ezagutza sakonago baten bila ari ziren pertsona helduei laguntzeko antolatu genuen ikastaro hau. Ikastaroan zehar instrumentu ezberdinak ezagutzen laguntzen diegu, bakoitzaren aberastasun teknikoa eta tinbrikoa ezagutzeko aukera ematen diegu eta ondoren entzumenaren bidez bakoitzaren ezaugarriak ezagutzen ikasten dute. Soka eta haize instrumentuen eta perkusiorakoen berri ematen diegu eta instrumentuen artean ahotsa sartzen dugu, noski. Instrumentu bakoitzaren historia eta bilakabidea erakusten dizkiegu. Beste kulturetako instrumentuen berri jakiteko balio du ikastaroak, baina baita gure instrumentu autoktonoak ezagutzeko ere, hala nola trikitixa, txalaparta, alboka…
Musika moldeei ere begiratu bat ematen diegu. Horrela ezagutuko dugu zer den sonata bat, sinfonia bat edo suite bat…. Eta hori guztia entzunaldiak eginez. Gure inguruko musika emanaldien berri ere emango dugu, zuzeneko musikaz gozatzen ikas dezagun.