Honako lege ohar honek (aurrerantzean “Lege Oharra”) AMADEUS BILBAO MUSIKAren Interneteko http://www.amadeusbilbao.com atariaren (aurrerantzean “Web Orria”) zerbitzuen erabilera arautzen du. Amadeus Bilbao Musikaren egoitza soziala GORDONIZ, 48, 7º EZKER. BILBO 48002 BIZKAIA dago. NIFa G95664413 da.
Legedia
Amadeus Bilbao Musikak web orri honetako zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituen harremanak legedia espainiarrak arautzen ditu. Aldeek uko egiten diote dagokien foruari eta Bilboko Epaitegiak erabakitakoaren mende jartzen dira hitzarmenen baldintzak ezartzerakoan edo interpretatzerakoan sor daitezkeen edozein konponezin gainditzeko orduan.
Edukiak eta erabilera
Erabiltzailea jakitun da eta onartu egiten du webgunean sartzeak ez dakarrela AMADEUS BILBAO MUSIKArekin inolako salerosketa harremanik.
Web orriaren jabea ez du zertan bat etorri behar kolaboratzaileek bertan jaulkitzen dituzten iritziekin. Enpresak bere gain hartzen du aldez aurretik abisurik eman gabe web orrian edozein aldaketa egiteko eskubidea. Edukiak nahiz zerbitzuak aldatu, gehitu edo ezabatu egin ditzake edo aurkezteko modua edo lekuz alda ditzake.
Jabetza intelektuala eta industriala
Web orri honetako eduki guztiak, haien diseinuak eta dagozkion jabetza intelektualaren eskubideak, baita kodeak ere AMADEUS BILBAO MUSIKArenak dira eta, ondorioz, debekatuta dago web orriaren edukiak erreproduzitzea, hedatzea, banatzea eta haien komunikazio publikoa egitea edo eraldatzea edo zernahi ekintza bideratzea, baita edukien jatorria aipatzen bada ere, salbu eta AMADEUS BILBAO MUSIKAk idatziz baimena ematen ez duen. Web orriko edukietako izen komertzial , marka eta ikur guztiak enpresako jabeenak dira eta legez babestuak daude.
Loturak (linkak)
AMADEUS BILBAO MUSIKAren web orrian agertzen diren loturek (linkek) helburu informatiboa dute eta ez du suposatzen horien gaineko iradokizun, aholku edo gomendiorik ematen denik.
Datuen babesa eta konfidentzialtasuna
Arlo Pertsonaleko Datuen Babeserako Abenduaren 13an argitaratu zen 1999/15eko Lege Organikoaren arabera, AMAEDUS BILBAO MUSIKAk erabiltzaileari informatzen dio web orrian badela arlo pertsonaleko datuen fitxategi automatizatu bat, AMADEUS BILBAO MUSIKAK berak baliatzeko sortua eta bere ardura dela fitxategi horren kudeaketa, helburua erabiltzaileekin harremanak erraztea delarik eta baita informazioa banatzea ere. Baldintza orokor hauek onartzeko orduan AMADEUS BILBAO MUSIKAk zerbitzu horiek eman ahal izateko behar diren ezinbesteko datuak eskatuko dizkio.
Fitxategien eta inprimakien erregistroa
Erregistro inprimakia betetzea ezinbestekoa izango da web orriaren zerbitzu zenbait jaso ahal izateko. Norbaitek eskatzen diren datu pertsonalak ukatzen baditu edo aurkezten ari garen babes politika onartuko ez balu, web orrian izena emateko aukerarik gabe geratuko litzateke eta, ondorioz, harpidetu, erregistratu edo egiten diren promozioetan parte hartzerik gabe geldituko litzateke.
Arlo Pertsonaleko Datuen Babeserako Abenduaren 15eko 1999/15eko Lege Organikoaren arabera, informatzen dizugu Erabiltzaile gisa erregistratzeko eskatzen diren datu pertsonalak AMADEUS BILBAO MUSIKAren (G95664413 IFK-a duen eta egoitza GORDONIZ 48. 7º EZKERRETARA duen) fitxategian gordeko direla. Fitxategi horren segurtasun neurriak ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuaren araberakoak dira.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarra eta AMADEUS BILBAO MUSIKAk ez du horretan inolako ardurarik edo erantzukizunik. Erabiltzaileak arduratuko dira eta bermatuko dute emandako datu pertsonalak egiazkoak eta zehatzak direla eta indarrean jarraitzen dutela eta hala izaten jarrai dezaten konpromisoa hartuko dute. Harpidetza edo erregistroa egiten duenean informazio zuzena eta osoa emango duela hitz emango du erabiltzaileak. AMADEUS BILBAO MUSIKAk berak elaboratutako informazioaren edo beste iturri batetik jasotakoaren egiazkotasunak ematen du bermerik, baina ez gainontzekoaz. Haatik, ez du berea ez den informazioak ekar litzakeen kalteen gaineko erantzukizunik hartzen. AMADEUS BILBAO MUSIKAk bere web orrian dagoen informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea du eta informazio horretako sarbidea mugatu eta ukatu ere egin dezake. AMADEUS BILBAO MUSIKAK ez du bere gain hartuko gure web orriko informazioa akats edo gabeziek erabiltzaileari ekar diezazkiokeen kalteen erantzukizunik, beti ere informazio hori AMADEUS BILBAO MUSIKArena ez denean.
Cookies
http://www.amadeusbilbao.com atariak cookieak erabiltzen ditu, kontuan izanik informazio fitxategi fisiko horiek erabiltzaileak bere terminalean dituela eta atariko nabegazioa errazteko balio dutela. Edozein modutan ere, erabiltzaileak berak konfigura dezake nabigatzailea halako moldez non fitategi hauen instalakuntza galaraz dezakeen.
Helburuak
AMADEUS BILBAO MUSIKAren helburua erabiltzailearekiko harremana kudeatu eta mantentzea da eta informazioa bideratzea.
Adin gutxikoak
Gure zerbitzuetako batzuk bereziki adin txikikoei zuzenduak direnean, AMADEUS BILBAO MUSIKAk datu pertsonalak jaso eta tratamendu automatizatua emateko orduan gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du.
Hirugarrenei datuak emateko
AMADEUS BILBAO MUSIKAk ez die inoiz bere erabiltzaileen daturik hirugarrenei emango.
Sarbide, zuzenketa, ezabaketa eta oposizio eskubideak
Zure ohartarazpenak bidali edo sarbide, zuzenketa, ezabaketa edo oposizio eskubideak gauzatu ahal izateko Interneteko ascuamadeus@gmail.com helbidea erabil daiteke edo posta arruntaren helbide hau: AMADEUS BILBAO MUSIKA, LOPD erref, GORDONIZ 48, 7ª EZKERRETARA. BILBO, 48002, BIZKAIA. Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 jakinarazpenaren arabera, aipatu eskubide horiek baliatu ahal izateko derrigorrezkoa izango du erabiltzaileak AMADEUS BILBAO MUSIKAren aurrean bere nortasuna frogatzea, horretarako Nazio Nortasun Agiriaren fotokopia edo Zuzenbideak baimendutako beste zernahi agiri aurkeztuta. Dena den, erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketak atarian bertan ere egin daitezke erabiltzailearen izen eta pasahitzak erabiliz.
Segurtasun neurriak
AMADEUS BILBAO MUSIKAk legeak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartu ditu bildutako datu pertsonalei babesa emateko orduan eta beste zenbait neurri eta bitarteko tekniko gehigarri baliatuko ditu datu horien galera edo erabilera okerra saihesteko eta sarbide baimendu gabeak, aldaketak edo lapurretak ekiditeko. AMADEUS BILBAO MUSIKAk ez ditu bere gain hartuko eman daitezkeen interferentzia, hutsegite, birus informatiko, telefono matxura edo mozketek ekar ditzaketen kalteak eta ez die halaber bere borondatearen kontra sistema elektronikoaren funtzionamendu operatiboak izan ditzakeen deskonexioen ondorioei erantzungo. Eratu dugun sistema elektronikoaren erabilpenean atzerapenak eman daitezke edo blokeoak, telefono lineak berak edo Datu Prozesuen Zentroak gainkargak dituztelako edo Internetek berak edo beste edozein sistema elektronikoak edo AMADEUS BILBAO MUSIKAk kontrolatzen ez dituen zernahi pertsonek kalteak eragin dituztelako legez kanpoko sarbideak eginez. Hori guztia hala izanik ere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneteko segurtasun neurriak ezin direla erabatekoak izan.
Onespena eta adostasuna
Erabiltzaileak datu pertsonalen babeserako baldintzen berri jaso duela aitortzen du eta oniritzia ematen diola AMADEUS BILBAO MUSIKAk datu horiekin egiten duen tratamendu automatizatuari, horretarako agertu dugun Datu Pertsonalen Babeserako Politika ezarriko dela jakitun. Web orrian eskainiko diren zenbait zerbitzuk baldintza bereziak izan ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.