Euskal Herrian Associated Board of the Royal School of Music azterketak ezarri zituen lehen zentroa izan zen Amadeus Bilbao Musika. Hala, nahi duten gure ikasleek azterketa hauek egin ditzakete bai teoria arloan eta baita praktikan.
Associated Board musikaren aztertzaile erakunde nagusia da eta ebaluazio sistema hau 80 herrialde baino gehiagotan onartuta dago mundu osoan. 1889an sortu zen ABRSM ikasketa programa bat eta musika azterketak sortzeko helburuarekin. Modu horretan, eskolek eta musika irakasleek titulu bat eskuratzen dute.
Graduen egiturak
Maila guztietan azterketa teoriko bat eta praktiko bat dago. Ez da derrigorrezkoa maila guztietara aurkeztea. Ikaslea edozein mailara aurkeztu ahal izango da eta azterketa praktikoa bakarrik ere egin ahal izango du. 6. Gradutik 8. Gradura aurkezteko 5. Gradua gaindituta izan beharko du.
Behin 8. Maila gaindituta ikasleek maila altuko agiria eskuratu ahal izango dute. Agiri horrek irakasgai praktiko guztiak hartzen ditu barnean, eta Associated Board azterketara aurkezteko aukera ematen du. Lizentziatuaren diploma baten parekoa da Associated Board.