Project Description

Oraingo XXI. mendeko teknologia eta elektronika jakinduria, praktika musikalarentzako funtsezkoa da. Horregatik da hain garrantzitsua instrumentuak kalitate handienean grabatzen jakitea, soinua aldatu ahal dituzten tresnak ezagutzea, abestiak zerotik sortzen jakitea, sormena eta jakin-min musikalak garatzea eskuragai dauden mekanismo eta konposatzeko teknika ezberdinekin…

Produkzio musikal kurtso honek helburu bezala edukiko du ikasleen hurrengo ahalmenak garatzea:

  • Mikrofonoen oinarrizko ezagutza eta instrumentuen soinua jasotzeko modu hoberenak ezagutzea.
  • Nahastearen eta produkzio musikalaren oinarrizko ezagutza, bai akustikoan eta elektrikoan ere.
  • Logic pro X-ren oinarrizko mekanismoak ikastea.
  • Estilo bakoitzeko erritmo eta armonia bereiziak ezagutzea eta produkzio musikalean erabiltzera ikastea.
  • Ikasleen interesetan oinarrituriko konposizio teknikak ikastea.
  • Beste abestiak analizatzen jakitea eta osagai nagusiak desberdintzen jakitea gure bakarkako proiektuetan erabiltzeko.
  • Piano, kitarra eta baxuaren oinarrizko ezagutza (aukeran).