Project Description

Panderoa perkusiozko musika tresna membranofonoa da, esku eta atzamarrekin jotzen dena. Euskal Herrian oso ezaguna dugu eta haren erabilpena oso zabalduta dago, sarritan trikitiarekin batera.

Helburuak:

  • Panderoa ezagutzea: Tresnaren sorrera, garapena, herrialde desberdinetako presentzia…
  • Panderoaren gaur egungo erabilpena, estilo desberdinak eta merkatuan dagoen informazioa izatea.
  • Panderoa jotzeko beharrezko teknika menperatzea.
  • Estilo propio eta zentzuzkoa (teknikoki zuzena) erakustea.
  • Ekitaldietan parte hartzeko jarrera baikorra izatea.
  • Interpretatzen duena, kantuarekin edo dantzarekin arazo barik uztartzen jakitea.