Project Description

Kantuko eskolen helburu nagusia modu osasungarri eta eraginkorrean abestu ahal izateko ikasleak behar diren bitartekoak ematea da, horrela ezarriko nekea eta horrek dituen ondorio makurrak saihestu ahal izateko. Ahotsaren teknikaren alderdi ezberdinak lantzen ditugu: jarrera, arnasketa, laguntza, erlaxazioa, artikulazioa, afinazioa, inpostazioa eta errepertorio klasikoaren eta modernoaren interpretazioa..

Kantuaren irakaskuntzak ikasleengan honako gaitasun hauek garatzen laguntzea du helburu:

  • Ahotsaren indarra garatu ahal izateko arnasketa egoki bat eskuratzea.
  • Afinazio egoki bat lortzea.
  • Errepertorio klasikoa nahiz modernoa interpretatu ahal izateko ahotsaren teknikak garatzea.
  • Adierazpidea landuz, estilo ezberdinetako lanak interpretatzea.

Eduki orokorrak:

  • Gorputzaren jarrera. Gorputza erabiltzen ikastea. Gorputzaren eta aurpegiaren lasaitze ariketak.
  • Ahotsa eta musika hobetzeko gorputza espazioan mugitzen ikastea.
  • Arnasketa aparatuari buruzko anatomia eta fisiologia kontzeptuak eta fonazioan honek duen garrantzia.
  • Ahotsaren zainketa.
  • Arnasketak kantuarekin duen lotura: fiatoa eta diagframaren edo gerriko abdominalaren laguntza egokia. Arnasketa ariketak. Airearen dosifikazioa.
  • Ahotsaren inpostazioa eta jarrera. Erresonantzia.
  • Ahotsa igortzeko orduan erlaxazioa eta tentsioa.
  • Interpretazio musikala: pertsonaia nola eraiki, testuaren esanahia, xehetasunen garrantzia. esaldi musikalak eta estilo musikalaren kontzeptua.