Project Description
Tronboia haizezko musika tresna da, metalaren familiakoa. Soinua interpretearen ezpainek ahokoan sortutako bibrazioaren ondorioz sortzen da. Nota desberdinak hodi mugikorraren mugimenduaren ondorioz sortzen dira, “vara” deiturikoa. 7 posizio desberdintzen dira eta zenbat eta gehiago luzatu, soinua grabeagoa izango da.
Barroko eta klasiko garaietan, musika erlijiosoan asko erabiltzen zen tresna hau, eta XIX. mendetik aurrera orkestretan beharrezko tresna zen. Banda eta Jazz musikan ere asko erabiltzen da; gainera, big bandean instrumentu garrantzitsua.
Jazz-Tronboiaren irakaskuntzak helburu bezala izango du ikasleengan helburu desberdinak garatzea; hala nola:
- Zifratu modernoa ezagutzea eta inprobisazioan aplikatzea.
- Estiloari lotutako ohiko eskalak ezagutzea eta erabiltzea, eta inprobisazioan aplikatzea.
- Musika tresnaren oinarrizko estilo musikal desberdinak barneratzea; besteak beste: funk, be bop, blues, latin…
- Jazzeko oinarrizko errepertorioa ezagutzea (Standarts eta Blues)
- Jazz tronboiko “solo” esanguratsuenak transkribatzea eta jotzea.
- Beste instrumentu batzuekin konboak sustatzea (bateria, gitarra elektrikoa eta pianoa edo teklatua) taldea jotzeko beharrezkoa diren adostasunak lantzeko.
- Ikaslearen gustuko eta mailako abestiak edo obrak jotzea.
- Entzunaldietan parte hartzea bakarrik edo beste tresna batzuek lagunduta, kurtsoan zehar landutako errepertorioa joz.
- Ikasleak nahi izatekotan, jazzeko erdi-maila edo goi-mailako frogetarako prestatzeko aukera izatea.