Project Description
Erdi Arotik gaurdaino gitarra aldatuz joan da, itxura aldetik gehienbat, baina baita egiteko erabili diren materialengatik eta soka kopuruagatik ere.
Gaur gitarra hitza gitarra klasikoa edo ‘espainiarra’, gitarra akustikoa eta gitarra elektrikoa izendatzeko erabiltzen da, nahiz eta hauetako bakoitza instrumentu ezberdin bat den, bakoitza bere errepertorio eta hots bereziarekin.
Gitarra musika klasikoa, herri musika, rocka, jazza, blues edo flamenkoa egiteko erabiltzen da eta kantari askok lagungarri gisa erabiltzen dute.
Gitarra klasikoaren gaurko moldea XIX mendetik dator. Sei soka ditu eta hauek mastaren gainean behatzen bidez jotzean nota ezberdinak ateratzen ditu. Erresonantzia kaxari esker handitzen dira hotsak.
Ez du gitarra klasikoak gaitasun ikusgarririk hots ezberdinak ateratzen, baina aberatsa da oso tinbreari, adierazpideari eta dinamikari bagagozkie.
Gitarra klasikoaren irakaskuntzak honako gaitasun hauek landuko ditu irakasleengan:
- Gorputz jarrera landuko dugu, instrumentua egoki hartzen ikas dezaten, horrela bi eskuen mugimendua eta koordinazioa errazteko.
- Instrumentuaren ezaugarriak eta berezitasunak ezagutuko dituzte, bakoitzak bere mailan izango dituen eskakizunei erantzun ahal izateko
- Instrumentuaren afinazio mekanismoak ikasiko dituzte.
- Garai eta estilo ezberdinak ezagutuko dituzte, hasi berpizkundetik moderno-garaikidera arte, barrokoa, klasikoa eta erromantiko-nazionalista pasatsuz.
- Gaitasun musikala eta teknikoa garatzeko egokiak diren ikasketak eta obrak ikasiko dituzte.
- Bere mailari dagokion zailtasuna kontuan izanik oinarrizko errepertorio bat menderatu eta buruz jotzen ikasiko dute.
- Idazketa musikalaren osagarriak ikasi eta lehen begiratuan partiturak irakurtzen trebatuko dira.
- Gitarraren baliabide tinbrikoak eta erritmikoak erabiltzen jakitea.
- Gela barruan ikasitako kontzeptu teorikoak instrumentuarekin erabiltzen jakitea.