Project Description
Erdi Arotik gaurdaino gitarra garatuz joan da, itxura aldetik gehienbat, baina baita egiteko erabili diren materialetan eta soka kopuruan ere.
Gaur gitarra hitza gitarra klasikoa edo ‘espainiarra’, gitarra akustikoa eta gitarra elektrikoa izendatzeko erabiltzen da, nahiz eta hauetako bakoitza instrumentu ezberdin bat den, bakoitza bere errepertorio eta hots bereziarekin.
Gitarra musika klasikoa, herri musika, rocka, jazza, blues edo flamenkoa egiteko erabiltzen da eta kantari askok lagungarri gisa erabiltzen dute.
Gitarrra elektrikoak hamarkada batzuk baizik ez ditu, baina nazioarteko musikaren panoraman duen presentzia ezinbestekoa da. Normalean metalezko sei soka izaten ditu eta mastako notak jotzean sortarazten ditu hotsak. Barruan dituen gailu elektromagnetikoek mikrofonoen zeregina egiten dute, hotsak hartu eta bozgorailura bidaltzen dute.
Gitarra elektrikoaren irakaskuntzaren helburua ikasleengan honako gaitasun hauek garatzea izango da:. .
- Gorputz jarrera landuko dugu, instrumentua egoki hartzen ikas dezaten, horrela bi eskuen mugimendua eta koordinazioa errazteko.
- Instrumentuaren ezaugarriak eta berezitasunak ezagutuko dituzte, bakoitzak bere mailan izango dituen eskakizunei erantzun ahal izateko.
- Instrumentua afinatzeko mekanismoak ezagutzea.
- Gitarraren posizio ezberdinetan erabili beharreko akordeak buruz ikastea.
- Estilo bakoitzaren eskalak ezagutu eta baliatzea, inprobisazioan erabili ahal izateko.
- Zifra bidezko irakurketa eta taulak ezagutzea.
- Instrumentuak hain bereak dituen musika estiloak bereganatzea, hala nola popa, rock edo bluesa.
- Erritmo ezberdinak lantzea, tempo egokia eta jarraitua barneratzeko helburuarekin.
- Beste instrumentuak ikasten ari direnekin, bateria, baxu edo piano-jotzaileekin esate baterako, konboak osatzea, musika talde batean hain beharrezkoa den elkar ezagutza bat bideratzeko.
- Ikasle bakoitzak gustuko dituen eta bere mailari dagozkion kantak eta piezak ikastea.
- Entzunaldietan parte hartzea, ikasturtean zehar landu den errepertorioa bakarka edo taldean joaz.