Project Description

Bateria jotzeko bi esku eta bi hanka erabiltzen dira, eta hori instrumentu gutxitan gertatzen da. Horrek, ikasketa prozesua oso dibertigarria izatea dakar, baina zailtasunak ere izaten dira. Amadeusen instrumentuaren irakaskuntza osoa eta gaur egun erabegirakoa eskaintzen dugu. Ikasleai kastenari den bitartean gozatzea da helburua. Musika sentimentuak eta emozioak adierazteko bide bat dela iruditzen zaigu, eta ikasle bakoitzak bere estiloa eta soinua bila dezan saiatzen gara.

Helburuak:

  • Instrumentua ezagutu, bateriaren historia zein den jakin eta talde baten barruan duen funtzioa ulertu.
  • Instrumentuaren alderdi teknikoa landu, kajaren eta bonboaren teknika, ikasleak jotzerakoan baliabide gehiago izan ditzan.
  • Eskuen eta hanken arteko sinkronizazioa eta koordinazioa garatu, maila guztietako erritmoak eta estiloak jo ahal izateko.
  • Ikasleari bere jotzeko modua, soinua eta estiloa bilatzen lagun du. Musikan duen izaera, alegia.
  • Hainbat musika estilo ezagutu, baloratu eta jo (popa, rocka, bluesa, funkia, latin eta jazza, batzuk aipatzearren). Horretarako, estilo bakoitzeko abesti garrantzitsuenak ikasiko ditugu, erritmo bakoitzaren funtsa ulertu ahal izateko.
  • Ikasleak musikarekiko duen interesa piztu eta instrumentua ikasteko eta praktikatzeko gogoa bultzatu.
  • Sormena garatu, instrumentuarekin inprobisazioa eta esperimentazioa landuz.
  • Oholtza baten gainean eta grabaketa estudio batean ongi moldatzeko instrumentuarekin segurtasuna lortu.