Amadeus Bilbao Musikak dituen kezken artean dago gure ikasleen egitasmoak ezagutaraztea ere, ezinbestekoa baita gure artisten proiektu artistiko eta musikalak inguruko foroetan ezagutzera ematea, eragile kontratatzaileek horien berri izan ditzaten.

Esan dugun bezala, ezinbestekoa da egitarauak egiten ari diren eragile kulturalek edo Estatu espainiarrean zehar jaialdiak, festak edo ekitaldiak antolatzen ari direnen gure artisten asmoen berri izan dezaten.

Hasierak gogorrak izan ohi dira edozein lanbidetan eta beren profesioa artearekin lotuta bizi dutenek oraindik are gogorragoa dute. Beren zailtasunik handiena beren lana ezagutaraztea da, berdin dio sortzaile izan edo interpretari. Programatzaileei, teknikariei, kudeatzaile eta kultura eragileei beren lanen berri ematen ordu asko galtzen dituzte alferrik.

Kontratazioak egiten dituztenen ikuspegitik begiratuta ere eragozpenak ez dira gutxi ezagutzera ematen ari diren artistengana iristeko orduan, artista horiek oso gutxitan dutelako ordekari artistikorik eta beren izenak gehienetan ezezagunak direlako.

Eratu dugun atariak bi alde horien arteko zubi izan nahi luke, musika, antzerkia edo dantzaren arloan lanean ari diren artistaren eta haiek kontratatzeko asmoa duten kultura eragileen arteko topagune, alegia.

Ez gara kontratazio agentzia bat eta dugu artisten ordezkaritzarik ere izan nahi. Bi aldeek elkarrekin komunikatzeko bidea eskaini nahi dugu.

Orrialdeak hiru arlo aurkezten ditu, diseinu aldetik bereziak: MUSIKA, ANTZERKIA eta DANTZA. Arlo bakoitzean sail ezberdinak jarri ditugu, maila eta estiloaren arabera. Begirada bat emateko gonbidapena egiten dizugu:

www.elportaldelartista.com