Project Description

Zehar txirula zurezko haize instrumentuen familiako musika tresna da. Hasiera batean egurrez egindakoak izaten ziren, baina gaur egun metalezkoak izaten dira. Metala erabiltzearen arrazoia  historian zehar jasandako garapenagatik izan da.

Instrumentu honen sinpletasunagatik esan daiteke instrumentu zaharrenetariko bat izan daitekeela. Hodi batez osatuta dago musika tresna hau, zuloak eta ahoko zuloa dituelarik. Ahoko zulo horren ertzan soinua eratzen da. Gainerako zuloak itxi edo zabalduz airearen luzera aldatu egiten da, altuera desberdineko notak sortuz.

Helburuak:

  • Kontzentrazioa eta entzuketa garatu instrumentuaren praktika eta interpretazio egokirako.
  • Gorputzaren jarrera egokia landu.
  • Atzamarren mugimendua eta airearen igorpenaren koordinazioa.
  • Instrumentuaren ezaugarriak eta aukera sonoroak ezagutzea eta horiek nola erabili jakitea.
  • Ikasketa ohitura oinarrizko, zuzen eta eraginkorrak eskuratu eta garatu.
  • Instrumentuaren teknika eta errekurtsoak ezagutu afinazio egokirako.
  • Estilo desberdinetako piezak eta obrak egoki jo ahal izateko oinarrizko teknika eskuratzea.
  • Sormena garatu, instrumentuarekin inprobisazioa eta esperimentazioa landuz.