Project Description

Txistua,  hiru zuloko mokodun xirularen Euskal Herriko aldaera da, esku bakarraz jotzen da, ezker eskuaz eta eskuin eskuarekin, danbolina jotzen da.

Txistua dantzak laguntzen dituen instrumentua izan ohi da, erromerietan eta udal-ekitaldietan. Zenbait urtetatik hona instrumentuaren posibilitate itzelak erakusten dituzten kontzertuak ere eman izan dira.

Aspaldidanik, antzinako euskaldun batek hezurrezko bere lehen txistua egin zuenetik, gure artean bizi da.

Helburuak:

  • Arnasketa diafragmatikoaren bidez airea kontrolatzea, soinuaren behar bezalako malgutasuna, artikulazioa eta emisioa ahalbideratzeko; horretarako gorputza, instrumentua zuzen heltzen eta eskuak behar bezala jartzen lagunduko posizioan ipiniz.
  • Afinazioa etengabe kontrolatzeko aukera emango duen entzumen sentsibilitatea garatzea eta soinu-kalitatearen etengako hobekuntza baloratzea.
  • Digitazioa modu egokian kontrolatzea
  • Musika-interpretazioari kolorea eta espresioa emateko ñabardurak erabiltzea, bere exekuziomailaren arabera.
  • Instrumentuak eskainitako soinu-aukerez gozatzea, banakako zein taldeko interpretazioan bere ezaugarriak ezagutuz.
  • Ezaugarriak ezagutzea, eta danbolinak eta txistuak elkarrekin dituzten aukerak erabiltzea, banaka zein taldeka interpretatzean.
  • Musikaz gozatzea eta ikaslearen sormena lantzea
  • Hainbat garai eta estilotako obrak eta errepertorio herrikoiko obrak bilduko dituen oinarrizko errepertorioa interpretatzea.