Project Description
Edertasun handiko instrumentua da biolina, musikaren historian leku garrantzitsua duena. Azken mendeetako musikaren literaturan ezinbestekoa izan da eta orkestra eta ganbera talde guztietan oinarrizkoa bilakatu da. Herri musikaren arloan ere gonbidatu ohikoa bihurtu da.
Gure helburua gure ikasleengan ahalik denbora laburrenean ahalik gaitasun gehien garatzeko lan egitea da, hauek beren kontura ibiltzeko gai diren musikariak izan daitezen.Bidenabar oinarriak jarri nahi dizkiegu etorkizunean beren kabuz musikarekin gozatzeko gai izateko, zale gisa eta baita profesional moduan ere, orkestra batean, ganbera talde batean edo herri musikarako elkarteetan integraturik.
Helburu horretaz gainera, ezinbestekotzat dugu musika entzumena, erritmoa, intonazioa,sormena eta inprobisatzeko gaitasuna lantzea, taldean lan egiteko, talde bat gidatu edo jendaurrean jotzeko gaitasunarekin batean, azken hau gauzatu ahal izateko agertokiek eragiten duten beldurra gainditu behar izaten baita. Gauza guztien gainetik, ordea, musikarekin gozatzen erakutsi nahi diegu, plazer horri oso aberasgarria baita eta heziketarako garrantzitsua.
Biolina, bestalde, instrumentu guztiz egokia da kontzentrazioa eta memoria lantzeko, baita diziplina eta lanerako ohitura barneratzeko ere, gazteengan bereziki, ikasketak aurrera eramateko ezinbestekoak diren lanabesak baitira horiek.
Baina gauza guztien gainetik gure ikasleek musikarekin gozatzen ikastea nahi dugu eta musika esatean genero guztiez ari gara, nola klasikoa hala folka, rocka, zelta… Musikaz bakarrik ez, adiskideez eta taldeko lanaz ere gozatu behar dute eta ingurukoei gozarazten ikasi.