Project Description

Akordeoia musika tresna mihidun bat da eta Alemanian sortu zen 1822an, “aeolín” izenarekin. Beranduago, Demian austriarrak aldaketa batzuk egin zizkion eta akordeoi izena hartu zuen, 1829an.

Tradizionalki herri musikarekin eta musika tradizionalarekin lotuta egon da akordeoia, baina azken hamarkadetan musika garaikidetan ere oso leku garrantzitsua hartu du, efektuak egiteko eta soinu ezberdinak lortzeko eskaintzen dituen aukerengatik. Horregatik, Amadeus Musikan ikasleak akordeoiaz gozatzea nahi dugu. Horretarako, ikasleak eskuratu nahi dituen helburuen arabera lan egiten dugu. Herri musikarekin eta folkarekin gozatu dezake baina baita akordeoi klasikoaren edo garaikidearen mundua ezagutu ere. Amadeusen gure metologia propioa dugu eta lehen klaseetan Nire akordeoiko lehen liburua metodoa erabiltzen dugu. Gotzone Higuera Bilbao (zentroko irakasleak) eta Rafael Burguera Gorostidik sortutako metodoa da eta CDa ere badu.

Akordeoi irakasgaiak ikasleengan ondoren gaitasunak garatzeko helburua izango du:

  • Gorputzaren postura egokia lortzea instrumentua ongi hartzeko eta bi eskuen koordinazio eta mugimenduei mesede egiteko.
  • Instrumentuaren ezaugarriak eta aukerak ezagutu eta norberaren mailaren arabera erabiltzen jakin.
  • Akordeoia osatzen duten elementu ezberdinak ezagutu: hauspoaren erabilera, bi eskuen independentzia landu, botoi ezberdinen ikasketa, gorputzaren posizioaren kontrola…
  • Errepertorioa landu. Bai bakarka eta bai taldean.
  • Irakurketa lehen begiratura landu norbere mailara egokitutako ariketen bidez.
  • Ikaslearen gustuaren eta mailaren araberako abestiak eta piezak jo.
  • Ikasturtean zehar landutako errepertorioa jo eskolako emanaldietan parte hartuz. Bai bakarka edo beste instrumentu batzuen laguntzarekin.