Euskal Herrian trikitixa edo soinu txikia bezala ezagutzen den instrumentua soinu diatonikoaren familian kokatzen da. Akordeoi diatonikoak haizea erabiltzen du aluminiozko xaflak dardararazteko eta horrela sortzen da soinua.

Helburuak

  • Soinu diatonikoa ezagutzea: Tresnaren sorrera, garapena, herrialde desberdinetako presentzia…
  • Soinu diatonikoaren gaur egungo erabilpena, estilo desberdinak eta merkatuan dagoen informazioa izatea.
  • Soinua jotzeko beharrezko teknika menperatzea.
  • Partitura bat bat-batean irakurri eta interpretatzeko gaitasuna izatea.
  • Kantu bera tonalitate desberdinetan jotzeko gaitasuna.
  • Tonalitate desberdinetako soinu diatonikoen funtzioa eta erabilpena ulertzea.