Project Description
Tronboia haizezko musika tresna da, metalaren familiakoa. Soinua interpretearen ezpainek ahokoan sortutako bibrazioaren ondorioz sortzen da. Nota desberdinak hodi mugikorraren mugimenduaren ondorioz sortzen dira, “vara” deiturikoa. 7 posizio desberdintzen dira eta zenbat eta gehiago luzatu, soinua grabeagoa izango da.
Barroko eta klasiko garaietan, musika erlijiosoan asko erabiltzen zen tresna hau, eta XIX. mendetik aurrera orkestretan beharrezko tresna zen. Banda eta Jazz musikan ere asko erabiltzen da; gainera, big bandean instrumentu garrantzitsua da.
Tronboiaren irakaskuntzak helburu bezala izango du ikasleengan helburu desberdinak garatzea; hala nola:
- Gorputzaren jarrera egokia hartzea musika tresnaren kokapen egokia ahalbidetzen duena eta esku bien arteko aktibitatean eta koordinaketan laguntzen duena.
- Mailaren arabera, tresnaren ezaugarri morfologikoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
- Tresna afinatzeko mekanismoaren ezagutza.
- Instrumentuaren teknika egokia lortzea, airearen, ezpainetako bibrazioaren eta bararen koordinazioan oinarritutakoa.
- Eskala eta arpegio desberdinak ikastea eta memorizatzea.
- Egungo errepertorioko abestiak jotzea: soinu bandak, ska, herri-musika…
- Obra klasiko eta orkestralak ikasten hastea.