Project Description
Pianoa soken kontra joaz hotsa ateratzen duen instrumentua da eta klasikoen artean bera da hedatuena. Bere izaera polifonikoari eta eskaintzen dituen aukeren aberastasunari esker sekulako garrantzia izan du musika bakarka jotzeko orduan nahiz taldeka egiterakoan. Bere errepertorioa ikusgarri zabala da, hasi estilo klasikotik eta modernoan bukatu, popa, funkya eta jazza barne.
Piano irakaskuntzaren helburua ikasleengan gaitasun hauek garatzea izango da:
- Instrumentuaren aurrean gorputz jarrera egokia hartzen ikastea.
- Instrumentua jo ahal izateko behar den mugimenduen koordinazioa eta lasaitasun maila garatzea.
- Instrumentuak eskaintzen dituen hots aukera eta ezaugarri tekniko guztiak ezagutu eta ikasle bakoitzak duen gaitasunaren arabera erabiltzen ikastea.
- Entzumenaren sentiberatasuna garatu ahal izateko teknika eskuratu eta horren bidez errepertorio egoki bat jotzen ikastea, besti ere ikaslearen gustuak eta gurariak kontuan izanik, nola estilo klasikoan hala popean.
- Sormena eta bat-batekotasuna lantzea.
- Testu musikalak begiratu batean irakurtzen ikastea.
- Musika bere osotasunean ulertzeko beharrezkoak diren alderdi teorikoak ezagutu eta instrumentuari aplikatzen jakitea.
- Errepertorioa lantzea, bakarka nahiz ganbera talde txikietan edota musika modernoko konboetan, obra bakoitzaren estiloari egokitu eta agogika eta dinamika kontzeptuak aplikatuz.
- Ikasketa ohitura egokiak eta eraginkorrak bereganatzen ikasi eta kontzentrazioa eta laneko diziplina indartzea.
- Jendaurrean jotzeko kontzentrazio eta autokontrol mekanismo oinarrizkoenak garatzea.