Project Description
Zenbat aldiz entzun dugun umeengan musikak duen eraginaz hitz egiten. Beren gaitasunak garatzeko eta etorkizunean beren maila kognitiboan edo emozionalean laguntzeko musikak duen garrantzia aipatu ohi da behin eta berriz. Gurasook prest egon ohi gara gure seme-alabei laguntzarik onena emateko eta gure eskolatik bide horretan lagundu nahi dizuegu.
Asteroko saioen bidez taldeka lan egiten dugu ‘txikitxoekin’, 3 urtetik gorakoekin alegia, jolas parte-hartzaile eta dinamikoetan oinarritutako geure metodologia propioa erabiliz. Gure neska-mutikoak musikaren bidez elkarrekin harremanetan jartzen ditugu modu ludiko eta atsegin batean. Gure helburua honako gaitasun hauek garatzea da:
- Neska-mutikoen sormen eta inprobisazio gaitasuna suspertzea.
- Bere gaiasun artistikoak indartzea.
- Gorputz eskemaren kontrola eskuratzea.
- Psikomotrizitatea garatzea.
- Entzuten eta entzundakoa bereizteko gaitasuna lantzea.
- Konzentrazioa, arreta eta erantzuteko gaitasuna indartzea.
- Kantu bat abesteko gaitasuna lantzea.
- Musika instrumentuak erakutsi, haien arteko ezberdintasun teknikoak ezagutu eta bakoitzaren tinbrea bereizten ikastea.
- Noten irakurketaren hastapenak, hau da, nota bakoitzaren ezaugarriak ezagutzen hastea.