Project Description
Sokak pusatuz jotzen den instrumentua da eta bera da bateriarekin batean erritmoa eta oinarri armonikoa ematen dituena. Metalezko lau soka izan ohi ditu eta mastako notak pusatuz ateratzen ditu hotsak. Gitarra elektrikoan bezalaxe, bitarteko elektromagnetikoen bidez biltzen eta handitzen du hotsa.
Baxu elektrikoaren irakaskuntzaren helburua ikasleengan ondoko gaitasun hauek garatzea izango da:
- Instrumentuari ondo heldu eta bi eskuen mugimenduari eta koordinazioari lagunduko dien gorputz jarrera egokiak hartzea.
- Instrumentuaren ezaugarri bere berezitasunak ezagutu eta maila bakoitzak dituen eskakizunen arabera erabiltzen jakitea.
- Instrumentuaren afinazio mekanismoak aztertzea.
- Mastaren posizio ezberdinetan notak ikasi eta buruan gordetzea.
- Zifra bidezko idazketa ezagutu eta inprobisazioan erabiltzea.
- Estilo bakoitzeko eskala arruntak ezagutu eta inprobisazioan erabiltzen ikastea.
- Instrumentuaren esparruan pop, rock, blues… eta gisako musika generoen estilo musikalak barneratzea.
- Tempo egoki eta jarraitu bat barneratzeko erritmo ezberdinak ezagutzen eta erabiltzen ikastea.
- Beste instrumentuekin batean; bateria, gitarra elektrikoa, pianoa eta teklatuarekin batean esate baterako, konboetan lan egiten ikastea, horrela talde instrumental bat osatzeko behar den elkarkidetza musikala lantzeko.
- Ikasle bakoitzari dagokion mailaren eta gustuen areaberako kantu eta piezak jotzea.
- Entzunaldietan parte hartu eta ikasturtean zehar landu den errepertorioa jendaurrean jotzea, bakarka nahiz beste instrumentuekin batean.