Ezagunak dira musikak pertsonengan eragiten dituen onurak eta gure seme-alaben garapen kognitiboan, sozialean edo artistikoan duen garrantzia. Onura horiek areagotu egiten dira baldin eta musikarekiko hurbilketa hori gozatuz lortzen badugu. Beren sormena landuko dugu eta gainera… ondo pasatuz.

Horretarako aurkeztu dugu uztailean burutuko den egitaraua. Hiru hizkuntza erabiliz egingo diren musika udalekuez ari gara.

Bi astetan zehar zuren neska-mutikoak Amadeus Bilbao Musikak eskainiko dituen ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Ahotsa edo erritmoa lantzeko jokoak, piano, gitarra edo kantua ikasteko tailerrak… eta beste hainbat gauza.

Udalekuotan parte hartzeko ez da musika ezagutzarik behar.

Udalekuok 4-12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta daude eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango dira. Hizkuntza horietan neska-mutiko bakoitzak duen maila kontuan hartuta egingo dugu lan eta bere beharretara egokituko gatzaizkie.

Gure helburuak hauek dira:

  • Musikaren, mugimenduaren eta kantuaren bidez neska-mutikoen sentiberatsaun artistikoa garatzea, beti ere jolasak eta sormena erabiliz.
  • Behar ditugun musika instrumentuak fabrikatzeko material birziklatuak erabiliko ditugu.
  • Gitarra, piano, perkusio, akordeoi… tailerretan esperimentatzea.
  • Udalekuetako ekintzetan gazteleraren, euskararen eta ingelesaren erabilpena bultzatzea.
  • Udalekuak lau astetan zehar burutuko dira, baina bakoitzak bi aste iraungo du.

Nahi duenak hilabete osorako eman dezake izena edo hamabost egunetarako.

Datak:

  • Ekainaren 29tik uztailaren 10era
  • Uztailaren 13tik 24ra

Ordutegia:

  • A aukera: 10:00-14:00
  • B aukera: 9:00-14:00