Musikan profesionalki aritzen garen lagunez osatutako elkarte bat gara, eta gure helburu nagusia musika kultura sustatu, bultzatu eta zabaltzea da. Irakaskuntzan eta zuzeneko kontzertuetan 15 urte baino gehiago daramatzagu lanean. Gure xede nagusia edonori, adin guztietako pertsonei, musikaren mundura gerturatzea da, eta bide batez, sormena, adierazpidea eta inprobisazioa piztea.
Gure klaseak metologia parte hartzaile batean eta komunikazioan oinarrituta daude. Ikasleen interesen arabera helburu zehatz batzuk ezartzen ditugu, eta motibazioa iruditzen zaigu prozesu artistiko eta sortzaile bateko motorrik garrantzitsuena.
Hiru urte baino gehiago dituzten haurretatik hasi eta persona helduei, adin mugarik gabe, zuzendutako ekintzak eskaintzen ditugu gure eskolan.
Horrez gain, hainbat artisten behin behineko erakusketak ere jartzen dira eskolako espazio batean eta horietaz gozatu dezakezue.
Gure ikasleak ondorengo hiru adar hauek hauta ditzake.
- Hezkuntza arautua: “Associated Board of The Royal Schools of Music” azterketak egiten dituen Euskal Herriko lehen zentroa gara. ABRSM Britainia Handiko goi mailako eskoletako azterketa sistema da eta musikako titulu profesional bat eskuratzeko aukera ematen du (Cambridge, First Certificate eta Proficiency ingeles tituluen antzekoa da).
- Hezkuntza ez arautua. Titulurik eskuratu gabe ezagutzak barneratzeko.
- Musika kontserbatorio profesional batera sartzeko prestakuntza eskaintzen dugu.